Aurkezpen-bideoa

Maria Antonieta gogora ekartzeko, Thierry Malandainek ekintza Versaillesen kontzentratzeko erabakia hartu zuen. Hamalau eszena dantzatutan banatu zuen balleta, dekoratu soil eta iradokitzaile batean. 1770eko maiatzaren 16an oraindik nerabe zen Austriako printzesa Gortera iritsi zenetik, Luis XVI.a zatekeen Luis-Augusto delfin gaztearekin ezkontzeko (Errege oturuntza bideoa), 1789ko urriaren 6an emakume eta ama bihurturiko erreginak tarrapataka ihesari eman zion arte, herriaren oihu amorratuen pean (Neska austriarra hiltzera bideoa).

Bere pertsonaiak 19 urte horietan izan zuen bilakaera nabarmentzeko asmoz, koreografoak une nagusiak aukeratu zituen: bere eztei-gaueko porrota, bere ezkontza ez baitzen gauzatu - ez zen horrela izango zazpi urte luzez (Eztei-gaua bideoa) -, baita Perseo operaren antzezpen horren biharamuna, Medusa pertsonaiak burua mozturik amaitu baitzuen... hori iragarpen makabroa! Luis XVI.a hil ondoren erregina bihurturik (Erregea hil da, gora erregea! bideoa), Maria Antonieta, pinpirina, plazerez erotzen da (Rokokoaren erregina bideoa). Bere fantasiaren arabera bizi nahi du, bere ama Maria Teresari gustatzen ez zaiona, urrutitik zaintzen baitu Gortean duen enbaxadoreari esker (Arinkeria bideoa).

Baina bere lehen seme-alaba sortzen denean, benetako ama-maitasuna izateko gai da, agerraldi hunkigarri batek erakusten duen bezala, non, Luis XVI.aren ondoan, panpina artikulatu bat laztantzen duen, bere alaba irudikatuz (Amatasuna bideoa). Familiaren zoriontasun hori gorabehera, Maria Antonietak bere nahierara jokatzen jarraitzen du: Gortetik Trianongo bere jabetzara ihes egiten du, eta han artzain ibiltzen da ardiz inguraturik (Herrixka bideoa). Thierry Malandainek Axel von Fersen suediar kondearekin izaniko topaketa eta haien artean sorturiko maitasun sentimendua ere antzezten ditu (Fersen ederra bideoa).

Erreginaren garaikidea zen Haydn-en hiru sinfoniak eszenografian zehar laguntzen dute. Goiza, Eguerdia eta Arratsaldea izenak dituen musika-saio oso horrek Maria Antonietaren zorigaiztoko paturanzko ibilbidearekin bat egiten du.