KZN

Malandain Ballet Biarritz Frantziako 19 Koreografia Zentro Nazionaletako bat da.
1984an sortu zituen Kultura Ministerioak, eta KZNak artistaren sormen jarduera sustatzen hasi ziren, sorturiko lanen zuzendaritza eta zabalkundea artistak berak berma zitzan. Era berean, KZNek lan egiteko baliabideak artista gonbidatuekin banatzen dituzte. Politika jakin bat garatzen dute, koreografia-kulturaren transmisioari eta arte- eta kultura-hezkuntzari buruzkoa, eta beren lurraldea dantzarako hiria izatea ziurtatzen dute.
Beste KZN batzuk Aix-en-Provence, Angers, Belfort, Caen, Créteil, Grenoble, La Rochelle, Le Havre, Marseille, Montpellier, Mulhouse, Nancy, Nantes, Orléans, Rennes, Rillieux-la-Pape, Roubaix eta Tours dira.

Biarritzeko KZNak badu berezitasunik: Europan, Amerikan, Asian... jatorria duten 22 artista koreografiko dituen balletetako bat da, eta Thierry Malandain koreografo neoklasikoak sorturiko lanek osatzen dute errepertorioa.