Agertokia
Agertokia (edo eszena) artistak ikuskizun batean mugitzen direneko tokia da. Hizkuntza teknikoan, jokaleku ere esaten zaio.
Italiar erara izeneko antzoki batzuetan, agertokia inklinatua da aretotik ikustea hobetze aldera.
Dantzarako, agertokiko zoruak malgua izan behar du, esaterako, dantzarien jauzietatik erortzea arintzeko. Horregatik, alfonbra bereziz edo dantzarako egokituriko zoru batez da estalirik.
Frantses antzerki-hiztegian, "patioa" agertokiaren eskuineko aldeari dagokio, aretotik ikusita, "parkea" ezkerraldearekin kontrajarririk. Eszenatokian dauden dantzarientzat baliabide nemotekniko bat dago: "patioa” (cour), “bihotz aldea“ (coeur) aretora begira denean, bihotza beti ezkerrean baita.
Jakin behar da eszenak eta bastidoreek agertokia deritzona osatzen dutela.