Publikoa

Dantza pertsona guztientzat eskuragarria da, bere hizkuntza unibertsala delako. Ez dago hitz edo testuak ulertu beharrik. Garrantzitsuena da nork bere emozioei eustea, baita nork bere istorioa asmatzea ere. Horrela, koreografoak irudikatua ez zuen hori aurki dezakegu. Antzoki batean sartzeak magikotik du beti, den adinean dela. Hortaz, aho-oihala ireki bezain laster magia horri eusteko, garrantzitsua da ikusleak isilik egotea, telefonoa itzaltzea eta jateari edo edateari uztea... Une aparta da, paregabea, gure geurea.

Gure besaulki ondokoekin, lagunekin, gurasoekin eta abarrekin partekatzen dugun bidaia da.