Banbalina
(frisoa)

Banbalina oholtza gainean dagoen olana da, altua baino zabalagoa. Muntaketan zehar, langa-sorta izenekoari eutsiriko goi-haga batzuetatik zintzilik dago. Belusezko olana izanik, argia zeharkatzea eragozten du eta, horrela, jendearen begietara ikusezin bihurtzen ditu bastidorea, proiektoreak, hagak eta beste instalazio teknikoak.

Agertoki-hondoarekin eta hankekin batera, banbalinek eremu eszenikoa ixten dute ganbera beltza osatzeko. Apaingarriak edo neutralak izan daitezke.