Ziklorama

Ziklorama agertoki-hondoan dagoen PVC-plastikozko pantaila zabal-zabala da. Ikuskizuna hasi aurretik jarririk, guztiz zabaldu behar da bi aldeetan pintzen bidez lotuz eta behealdeko zorroaren barruan sarturiko hodi metaliko baten laguntzaz. Argiztapena egiteko aukera ematen du bideoen irudiei edo pantaila horren atzean dauden proiektoreei esker. Zikloramarik gabe, kolore bakarreko edo margoturiko oihal bat jar daiteke agertokiaren atzealdean.
Zikloramarik ez dagoenean, kolore bakarreko oihala edo oihal estanpatu bat ezartzen da agertoki-hondoan: atze-oihala izena du, eta agertokiaren hondoa janzteko edo bertan dekoratu bat agerrarazteko ere balio du.

Agertoki-hondoak, hankek eta banbalinek eszena ixten dute ganbera beltza osatzeko. Belusezko olana horiek opakuak dira, hau da, argiak ezin ditu zeharkatu eta bastidorea, proiektoreak, hagak eta beste instalazio teknikoak ezkutatzea ahalbidetzen dute.