Soinu
zuzendaritza

Talde hau ikuskizunaren sonorizazioaz arduratzen da. Hainbat lanbide ditu:

  • Soinu errejidorea: soinu-ekipoen ezarpena aukeratzen du, koreografoak nahi dituen efektuen arabera. Soinuaren kalitatearen azken arduraduna da. Bere trebetasunei esker, ikuskizun baterako soinu-banda ere sor lezake.

  • Soinu-teknikariak: bere errejidoreari loturik, ikuskizunaren aurretik, bitartean eta ondoren egiten dute lan. Soinu-ekipoak garraiatzeaz, muntatzeaz, doitzeaz eta desmuntatzeaz arduratzen dira. Halaber, zerbitzu teknikoetako interkomunikazio-bideak ongi ibil daitezen bermatu behar dute antzezpenean zehar (buru-entzungailuak, walkie-talkieak, etab.).