Jantzien
zuzendaritza 

Janzkerarekin eta atrezzoarekin loturiko lanbide asko ere badaude. Hona hemen batzuk:

  • Atrezzista: atrezzoa bilatu, fabrikatu eta ezartzeaz arduratzen den pertsona. Gogoratu behar da pertsona bakar batek mugi dezakeen osagarri oro atrezzotzat hartzen dela. Zerbitzu honek, gainera, pirotekniko batekin ere lan egin dezake ke efektuetarako, horiek astunak izan ala ez.

  • Jantzien diseinatzailea/jostuna: jantziak bilatzeaz, fabrikatzeaz eta tokian jartzeaz arduratzen den pertsona. Jantziak neurrira eginak dira dantzari bakoitzarentzat eta bizpahiru aletan, paper bera dantzari batek baino gehiagok antzeztu dezakeelako.

  • Jantzien arduraduna: mantentze-lanez, ukituez eta jantziak ikuskizunen aurretik, bitartean eta ondoren preparatzeaz arduratzen den pertsona. Denbora gehiena agertokiaren bastidore artean egoten da dantzariei emanaldian zehar trajez aldatzen laguntzen. Emanaldia bukatu bezain pronto, jantzi guztiak garbitu behar ditu, hurrengo ikuskizunerako prest egon daitezen; egun berean edo hurrengo egunean izan liteke.