Proiektoreak

Proiektagailua indar handiko lanpara handi baten antzekoa den gailu bat da. Sistema optiko bati esker, proiektagailuak eszenatokiko arlo zehatz bat argizta dezake.  

Antzoki batean, leku ezberdinetan koka daitezke proiektagailuak, giro bereziak sortu edo pertsonaia edo dekoratuko osagai zehatzak argiztatzeko helburuarekin. Honela, proiektagailuak ikus ditzakegu eszenatokiaren parean, alboetan (“patio” edo “lorategi”), altuera ezberdinetan. Antzoki batean, proiektagailuak zinbria delakoetara finkatuta egoten ohi dira. Zinbriak, orokorrean, sabaitik esekita (5 metro edo gehiagoko altueran) dauden metalezko habeak dira. Normalean pasabide txikiak daude ere, zinbrien artean mugitu ahal izateko. 

Proiektagailuak igortzen duen argiaren kolorea aldatzeko “gelatina” izenez ezagutzen ditugun kolorezko irazkiak eros daitezke.  
Langileek proiektagailuen maneiua menderatzen dutenean, argiak beste protagonista bat bilakatzen dira; hau da, ikusleari emozioak transmititzen lagunduko dute argiek.   

Elektrizitatea asmatu baino lehen suaz baliatzen ziren ikuskizunak argiztatzeko (lastargiak eta, batez ere, argizariak). Metodo arriskutsuagoak ziren, ordea, suteak sor baitzitzaketen! Egun, urrunetik maneiatzen dira proiektagailuak normalean, ordenagailu bidez.