Zuzendari
teknikoa

Zuzendari teknikoaren zeregin nagusiak hauexek dira:

  • Soinuaz, argiztapenaz, kudeaketa eszenikoaz, jantziez, atrezzoaz eta abarrez arduratzen diren taldeak koordinatzea, koreografoaren nahia kontuan harturik ikuskizunaren kalitatea bermatzeko. Teknikari denek, beren funtzioa edozein dela ere, ballet bakoitzerako jarraibide bat prestatzen dutela ziurtatzen du. Lan-plan bat edo bidaia-orria da jarraibide hori, eta teknikariak gauzatu beharreko manipulazioak zehazten ditu, segundoko zehaztasunez (adibidez, une egokian musika ematen hastea edo kea askatzea...).

  • Teknikarien, artisten eta ikusleen segurtasunaren ardura.

  • Dekoratuaren, jantzien, atrezzoaren eta abarren fabrikazioaren jarraipena. Horretarako, talde artistikoaren, administratiboaren eta teknikoaren arteko lotura egiten du koreografoaren nahia egingarria dela bermatzeko.

Talde teknikoko kide guztiak bezala, zuzendari teknikoa ikusten da askotan emanaldi batean, zeharo beltzez jantzirik (ikusleek bastidore artean ikus ez dezaten), sarri lanpara bat buruan eta telefono mugikor edo walkie-talkie bat eskuan.