Bastidoreak
(hegalak)

Bastidoreek publikoarentzat ikusezina den espazioa irudikatzen dute, agertokiaren bi aldeetan eta atzealdean kokaturik. Ikuskizunean zehar, etengabe maniobrak egiteko aukera ematen diete makinariei; jantziak, atrezzoak, kutxak gordetzeko eta arropaz azkar aldatzeko ere balio dezakete. Dantzariek eszenarako sarrera eta irteeretarako itxoiteko eta ibiltzeko lekua ere bada. 

Eszenaren alde bietan banaturiko aldagelak ispilu handiz hornitzen dira dantzariek antzezpena aurretik makillatu eta orraztu ahal izateko. Bertan, dantzariak eta jantziak prestatzen dituzten edo dantzariei balletean trajez aldatzen laguntzen dieten arduradunak izaten dira.