Dantza
estudioa

Dantzari baten egunerokotasunaren oinarrizko gunea, sortzeko espazio “misteriotsu eta magikoa”, dantza estudioa leize-zuloa da, balletaren umetokia. 

Dantzariak ispiluz eta barraz beteriko espazio handi honetan biltzen dira goizero, gorputza berotu eta ikasgaiak jasotzeko. Dantzariek parean duten piano batek tempoa markatzen die. 

Estudioan ere, dantzariek balletak entseatzen dituzte, bai eta pieza berriak sortu Thierry Malandainekin batera. 

ZKN Malandain Ballet Biarritzek bi estudio ditu. Eta ohikoa da Frantziako edozein txokotik sorkuntza-egonaldiak igarotzeko helburuarekin etorritako konpainiak estudio horietan ikustea.

Malandain Ballet Biarritzek maiz irekitzen ditu estudioetako ateak publiko orokorrarentzat, entsegu publikoak egiteko. Ikusleek, honela, dantzarientzat ezinbestekoa den lan-ingurune hau bertatik bertara ezagutzeko aukera dute.