Ballet
maisuak

Ballet maisuak taldearen antolaketaren funtsezko katebegia dira.
Dantzarien lan-jardunaldiak planifikatzen dituzte, Biarritzen zein biretan, eta talde administratibo eta teknikoen arteko lotura egiten dute. Dantzariak entrenatzen jarri ohi dituzte, dantza klasikoko ikastaroak ematen dizkiete (klasea edo ikasgaia) eta, batez ere, koreografoari laguntzen diote ballet berri baten sorkuntzan.
Beste konpainia batzuetako dantzariei ere irakas diezaiekete ballet baten koreografia: horri ballet bat birsortzea esaten zaio, edo bestela esanda, errepertorioa transmititzea.

Pasadizoa
“Abu Dhabiko emanaldi batean, emakumez osaturiko audientzia baten aurrean, gau hartan aretoko lokal tekniko batetik argiztapena ziurtatu behar zuen ballet maisuak negoziatu egin zuen, plazer handiz, argiztapen zuzendaritzaz arduratu ahal izatea, antzerkian gizonen presentzia oro debekatua izan arren. Zer ez du jakin behar ballet maisu batek!”