Dantzariak

Dantzari klasikoa izateko, 10 urte inguruko prestakuntza behar da. Dantzari gehienak oso gazte hasten dira, 4 eta 8 urte artean, eta geroago etxetik joaten dira ordutegi egokituriko hezkuntza ematen duen eskola batera: denboraren erdia gelan eta gainontzekoa dantzan ematen dute. Behin batxilergoa gainditurik (Baxoa), audizioetara jotzen dute konpainia batean sartzeko. Bere karrera 35 eta 40 urte arteko adinean amaitzen da eta gero birmoldaketa garaia dator: irakaslea, ballet maisua, koreografoa edo lanbidez muturreko aldaketa egin.

Dantzarien egunerokoa klasean, entseguetan, sormen lanean, ikuskizunetan eta biretan banatzen da. Malandain Ballet Biarritz KZNean, dantzariak, batez beste, urtean 200 egunetan biran izaten dira, Frantzian eta munduan zehar.

Laneguna beroketa batez hasten da beti klasearen aurretik: ordu eta erdiko dantza klasikoko lezioa. Lehenik barran ariketak egiten dituzte, geroago beste eboluzio-ariketa batzuk eremuan, hala nola adagioa, artaziak, jauzi txikiak eta jauzi handiak. Helburua gorputza eguneko bigarren zatirako prestatzea da: errepertorioko ballet baten entsegua, ballet berri baten sortzea edo emanaldi baten aurretiko saio orokorra.

Gehiago jakiteko, irakurri Thierry Malandainen artikulua: