Dantza
neoklasikoa
Dantza neoklasikoaz hitz egin daiteke?
Puntak erabiltzen eta horiek bazter utzi zituzten koreografoen artean; narratiboen eta abstraktuen artean; birtuosoen, espresionisten eta poetikoen artean; amerikarren, errusiarren, holandarren, alemaniarren, ingelesen, asiarren eta frantsesen artean; zerk batzen ditu? Hiztegi bat, Ideal Zaharrei konkistatua, baina birsortze-kutsu batez hornitua.
Denak hasierako hiztegi batean oinarritzen ziren. Halaber, oraingo denbora adierazteko, hiztegi horri gehituriko, kenduriko zein deformaturiko hitzak asmo anitzetatik datoz, eta horien genealogia egitea luzea eta konplexua litzateke: Serge Diaghileven Errusiako Balleten Michel Fokine, Isadora Duncanen dantza librean inspiratuz, Vaslav Nijinski, Léonide Massine, Bronislava Nijinska, George Balanchine; Frantzian, Serge Lifar, Roland Petit, Maurice Béjart edo Janine Charrat, ahazturiko artista askoren ondoren. Koreografoek elkarri eragiten zioten, hiztegiaren edukiak zalantzan jartzen zituzten, eta berezitasunak nahiz obren bikaintasunak haustura sortzen zuten.
"Neoklasiko" terminoa Serge Lifarrek erabili zuen lehen aldiz 1949an argitaraturiko Dantza akademikoa liburuan. Baina bere erabileratik eta definiziotik harago, Serge Lifarrek aitatasuna aldarrikatzen zuen estilo neoklasikoak etengabeko eboluzioen sintesi bati egiten zion erreferentzia, organismo bizi orori zegozkion eboluzioak berak.
Beraz, "neo" aurrizkiaren balioa zalantzan jar liteke. Aurrizki horrek berria dena kalifikatzen du eta aurrekoarekiko haustura ezartzen dela adierazten du. Gaur egungo dantza baten berri emateko asmoa duten batzuek "garaikide" esango diote bere buruari, eta hori usurpaziotzat har liteke adierazpen neoklasikoaren aurkakoen ustez.
Eta litekeena da laster postklasiko, klasiko berria, eta etorkizun batean neo-postklasiko edo neoklasiko berria terminoak ikusi ahal izatea, aukeraketa guztiak kontuan harturik, lan emerituenak "klasiko" bihurtu baino lehen.
Albert Camusen hitzak parafraseatuz, "gauzak gaizki izendatzea ez da munduko zorigaitzari gehitzea".
Hauxe da gai zabal horri buruzko azaleko aurkezpena. Gehiago jakiteko, irakurri Thierry Malandainen artikulua:
dantza neoklasikoa?