Koreografoa
Margolariak koloreak, musikariak soinuak eta notak erabiltzen dituen gisara, koreografoak berak gorputzaren mugimenduetara jotzen du bere burua adierazteko.
Thierry Malandainek ballet berriak irudikatzea etengabe darabil buruan, dokumentu- eta musika-bilaketa lan handia egiten baitu. Bilaketa horrek bere irudimena elikatzen du eta mugimendu sekuentziak sortzeko aukera ematen dio, dantzari bakarrerako, bikoterako edo hogei bat dantzari talde baterako. 30 minutu eta ordu eta erdi arteko koreografien kasuan aise idazketa koreografikoaz hitz egiten da, eta ballet bat interpretatzeko gogoratu beharreko mugimendu eta urrats kopurua buruz liburu bat ikastearekin parekatzen da...
Malandain Ballet Biarritz KZNean, koreografoak, dantzariek eta ballet maisuek batez beste 6 asteko lana egin behar dute dantza-estudioan ordubeteko ballet bat sortzeko. Ikuskizun bat sortzen amaitzeko, koreografoak dekoratzaile batekin, jantzi-diseinatzaile batekin, argigile batekin eta abarrekin ere lan egiten du. Horrela, pertsona ugariren lana koordinatu behar duen orkestra-zuzendari ibiltzen da.
Gehiago jakiteko, irakurri Thierry Malandainen artikulua:
koreografia?