L'espace
santé
Dantzaren arrisku-maila nahikoa ongi ezagutzen da gaur egun. Ikerketa ugarik baieztatzen dute modu profesionalean eginiko dantza arrisku handiko praktika izan daitekeela gihar eta eskeletoarentzat.
2011tik, Malandain Ballet Biarritz KZNeko mediku taldea kirol mediku batek, fisioterapeuta batek eta osteopata batek osatua da, eta dantzariekin batera aritzen da prebentzio, sendatze, errekuperazio eta prestakuntza fisiko lanetan. Horrez gain, nutrizioari, arnasketari, yogari edo beste metodo batzuei buruzko aholkuak ematen dizkie, hala nola Pilates, Feldenkrais, SAFE®, FLOOR, etab.
Dantzariek jarraipen pertsonalizatua izaten dute Biarritzen, fisioterapeutak kontsultarako eta sasoian jartzeko gune bat baitu. Mediku taldeak bira garrantzitsuetara ere lagundu behar du balleta.