Victoria Eugenia
Antzokia

Malandain Ballet Biarritz KZNaren kokapen geografikoa berezia da, Frantzia eta Espainia arteko Euskal Herria izeneko lurraldean baitago. Eskualde horrek milaka urteko izaera eta kultura ditu, eta horiek berezko hizkuntza batek gauzatzen ditu, euskarak. Horrexetaz mintzo den Voltaire-ren aipua ere ezagutzen dugu, " Pirinioetako magalean bizi diren, edota jauzi egiten duten euskal edo baskoi esaten zaien herriak...”

Dantzarako atxikimendu horri esker, aberastasun handiko koreografia-errepertorioa kontserbatu ahal izan da, eta hori ere berritzen badaki. 1998an sortu zenetik, Malandain Ballet Biarritz KZNak hainbat modutara babesten du euskal dantza: ikusleen eta artisten arteko ikuskizunak eta topaketak antolatuz, ikuskizun berriak sortzen lagunduz, ikusleen joan-etorriak mugaren bi aldeetara erraztuz, dantza materiala eta estudioa mailegatuz...