Dekoratuak
eta atrezzoa
Thierry Malandainek bere balletetarako erabiliriko dekoratuak ez dira oso deigarriak. Hala ere, eszenografiak, hau da, eszenaratzen eta espazio eszenikoa banatzen laguntzen duten elementu guztiak, bere balletetan oinarrizko lekua hartzen du. Argiztapena eta atrezzoa funtsezkoak dira Thierry Malandainen lan ororen unibertsoa sortzeko.
Atrezzoa, bereziki, arretaz aukeratzen da eta ekintzan parte hartzen du. Jakin behar da pertsona bakar batek mugi dezakeen osagarri oro atrezzotzat hartzen dela. Horrela, Thierry Malandainekin, atrezzoa modu ezberdinetan erabil daiteke ikuskizun berean. Adibidez, Romeo eta Julietan erabiliriko kutxek txandaka hilarriak, paretak edo balkoi bat irudikatzen dituzte.