Komunikazioaren
arduraduna
Komunikazioari dagokionez, Malandain Ballet Biarritz KZNak zenbait helburu nagusi ditu. Haien artean bere errepertorioa, bere birak eta egiten dituen jarduerak antzerki zuzendarien eta kazetarien aurrean ezagutaraztea da, bai eta ikusleak ikuskizunetara etortzera animatzea ere.
Xede horiek lortzeko, hainbat tresna (afixak, bideoak, prentsa-adierazpenak, iragarkiak, etab.) bil ditzakeen komunikazio-plan bat sortu eta praktikan jarri behar du hedabide egokienetan emateko, dituzten helburuen arabera: sare sozialak, prentsa, telebista, irratia, publizitate-panelak...
Arduradunak Komunikazio-agentziekin, grafitigileekin, bideogileekin, prentsa-aholkulari batekin, argazkilari batekin... lan egiten du.
Pasadizoa
"Batzuetan, ikuskizun bat antolatzea emankizun-data baino lehenxeago erabakitzen da. Kasu horietan, oso bizia izan behar duzu eta komunikazio guztia martxan jarri behar duzu markak hautsiz! Horixe gertatu zen Baionako zezen-plazan emanaldi batean: 5000 sarrera saldu behar izan genituen oso epe laburrean."
Sabine Cascino, komunikazio arduraduna
Sabine Cascino, komunikazio arduraduna