Zabalkundea /
Produkzioa

Zabalkunde-arduradunen eginkizun nagusia ikuskizunen birak Frantzian eta nazioartean martxan jartzen laguntzea da. Agente teknikoekin elkarlanean, hogeita hamar bat lagunen lekualdaketa eta ostatua antolatzen dute: dantzariak, ballet maisua, teknikariak. Material teknikoa (dekoratuak, argiztapena, jantziak...) antzokietara garraiatzeaz ere arduratzen dira. Administrazio-izapideak bete behar dituzte bidaiatu ahal izateko eta atzerrian ikuskizun bat emateko: kontratuak, bisak, aduana-izapideak, aseguruak...

Batzuetan, ustekabeak kudeatzen jakin behar dute, hala nola tren edo hegazkin baten bertan behera uztea, itsasontzi baten atzerapena... eta konponbideak azkar aurkitu behar dituzte lasaitasuna gordeaz.

Pasadizoa
"Bira batean, jantziak eta dantzarien atrezzoa zeuden kontainer bat blokeaturik geratu zen itsaso zabalean Estatu Batuen aurrean... Dantzariek hegazkinez bidaiatzen zuten bitartean,  ataka horri konponbide bat agudo bilatu behar izan genion. Iritsi zirenean, dantzariak merkataritza-gune batera joan ziren "jantzi" inprobisatu bat erostera, antzokiari – Ingelesez – programa-aldaketak azaltzen saiatzen ginen bitartean... tira, hura konpontzeko nahaspila!”
Lise Philippon, zabalkundeaz arduratzen dena