Lurralde arteko
lankidetza

Lurralde arteko lankidetzarako proiektuen administratzaileak Malandain Ballet Biarritz KZNak Euskal Herrian garaturiko kultur proiektuak kudeatzen ditu; alegia, Frantzia eta Espainia arteko mugaz gaindiko euskal lur horretan. Dantzari esker, hizkuntza unibertsala baita, muga politiko eta linguistikoak berez desagertzen dira.

Kultur proiektu horien helburua dantzaren topaguneetara ahalik eta pertsona gehienari joateko aukera ematea da; adibidez, ikuskizun batera lehen aldiz joatea, artistekin bilera batean edo dantza-tailer batean parte hartzea...
Beraz, proiektuen administratzaileak bazkideak bilatzen ditu mugaren bi aldeetan, eta elkarlanean aritzeko proposatu, hainbat proiekturen bidez helburu hori lortzeko.
Proiektu oro da bere gain hasieratik bukaeraraino, bereziki funtsak bilatzea, ekitaldiak antolatzea edo zenbait eragile koordinatzea.