Kontabilitatea
Kontularia Balletak gastaturiko eta irabaziriko dirua kudeatzen duen pertsona da. Balletaren jardunerako beharrezkoak diren soldatak, fakturak, erosketak, tasak eta zergak ordaintzeaz arduratzen da. Balleta ordaindua izatea ere bermatzen du, ikuskizun bat eman ondoren kasu, faktura bat sortuz. Denbora gehiena, ordenagailuaren kontabilitaterako software batean erregistratzen ditu diru sarrerak eta irteerak. Kontulariaren lanak Balletaren jarduera zifratan islatzea ahalbidetzen du.
Pasadizoa
"Kontabilitatean, faktura-mota ugari ikusten ditugu – horietako batzuk txepel samarrak –; erakusten dute ballet bat martxan jartzeko behar den guztia, baita 22 dantzariren inguruan ere zenbat langile behar diren. Ballet ikuskizun berriak sortzen diren aldietan, ehun bat pertsonari eman dakioke lana hainbat astez. "
Arantxa Lagnet, kontularia
Arantxa Lagnet, kontularia