Harrera
Administrazio idazkariaren ardura da Balletaren harrera egitea aurrez aurre zein telefono bidez. Bere zeregina funtsezkoa da, Balletaz kanpoko pertsonek izaten duten lehen harremana baita: ongi etorria egin, informazioa eman, batzuetan ingelesez, gaztelaniaz, baita euskaraz ere. Hori dela eta, Balletaren jarduera guztiak ondo ezagutu behar ditu, informazio ona eta pertsonei orientazioa emateko.
Aldi berean, lokalak kudeatzeaz, dantza-ikasketetako plangintzak egiteaz eta idazkaritza-lanez arduratzen da, hala nola posta hartzeaz, dokumentuak sailkatzeaz, materialen stockak kudeatzeaz...
Pasadizoa
"'Gare du Midi '-ra (Hegoaldeko geltokia) bere trena hartzera zetozen turista batzuk hartzea bururatu zitzaigun... Egoera komiko bezain zaila izan zen kudeatzen, ez baitzuten tutik ere ulertzen, eta haserretzen hasi ziren... "
Virginie Sichem, administrazio idazkaria
Virginie Sichem, administrazio idazkaria