Birak
Malandain Ballet Biarritz urtero hainbat bira egiten dituen konpainia da. 100 ikuskizun inguru egiten ditu urtero Frantzia osoan eta nazioartean: Europan, Hego Amerikan, Ipar Amerikan eta, batzuetan, Asian, Txina eta Thailandia herrialdeetan kasu. Horrek esan nahi du dantzari eta teknikariek maiz egon behar dutela etxetik urrun ikuskizun baterako, bidaia egun bat, emanaldiaren eguna eta Biarritzera itzultzea aurreikusi behar dira eta.
Beraz, dantzariek, batez beste, 200 egun baino gehiago ematen dituzte biran urtean, eta elkarrekin bizi behar izaten dute, zenbait astetan jarraian, egunean 24 orduz.